Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

NATURA HUNKIGARRIA
NATURA HUNKIGARRIA

Nafarroa paisaia alpetarrak, atlantikoak eta mediterraneoak biltzen dituen eskualde bakarra da Europa guztian.

Pirinioetako gailur elurtuetatik Errege Bardea idorreraino, ezagutu bere aberastasun naturala zaintzen jakin izan duen eskualde bat. Nafarroako klima-aniztasuna harrigarria da gurea bezain txikia den komunitate batentzat, eta oparotasun handia oparitu digu horrek: ibar beti berdeak, baso ederrak eta koloretsuak, urak zizelkatutako arroila ikusgarriak, aintzirak eta urtegiak, kondairazko leizeak eta babestutako eremu ugari, besteak beste, hiru natura-parke. Natura maite baduzu, izugarri gozatuko duzu hemen.

KONTRASTEZ BETERIKO PAISAIA

Nafarroan, berdea eta ibarra gauza bera dira, magia eta basoa ere bai, baita basamortua eta Errege Bardea ere. Ezagutu altxor natural horiek landa-turismoko establezimendu atseginetan ostatu hartuz.

Naturan murgiltzeko ideiak

Nafarroako bainu-eremuak
Actividades y Experiencias

Nafarroako bainu-eremuak

Uretan freskatzeko gogoa pizten den honetan, aukera guztiak aurkituko dituzu Nafarroan: gure ibaien eta urtegien ur geza.

Donejakue bidea Nafarroan barna
Actividades y Experiencias

Donejakue bidea Nafarroan barna

Hilabetea behar omen da bidea egiteko, baina, bestela, hura zatitu eta Nafarroako 6 etapetatik abia zaitezke.

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko
Actividades y Experiencias

Nafarroa, paradisu bat hegaztiei so egiteko

Ikuskizun hutsa da Nafarroa hegaztiei so egiteko, migrazio-bide europar nagusietako batean baitago kokatuta. Ez galdu aukera!

Nekazaritza-turismoa eta erlezaintza
Actividades y Experiencias

Nekazaritza-turismoa eta erlezaintza

Landetxe batean ostatu hartzea deskonexioaren, paisaia zoragarrien eta herri zainduen sinonimoa da; eta, zergatik ez?, ingurune naturalaz ikasteko aukera bat. Kasu honetan, erleen mundu bereziaren txanda izanen da.

Turismo aktiboko eta abenturako proposamenak

Nafarroan eskalatzea
Actividades y Experiencias

Nafarroan eskalatzea

Nafarroako eskalada tradizio handikoa da. Hurbildu eta ezagutu eskolarik ezagunenak, non milaka eskalatzaile prestatu baitira.

Senderismo
Actividades y Experiencias

Senderismo

Ezagutu Nafarroaren aberastasun naturala bide bakan

Nafarroako mendiak
Actividades y Experiencias

Nafarroako mendiak

Goiz jaikitzeak saria du, gailurrera iristean bizitzen duzun sentsazio paregabe horrek ez baitu preziorik.

Bizikleta eta BTT Nafarroan
Actividades y Experiencias

Bizikleta eta BTT Nafarroan

Lur lauak edo desnibel handiagoko bideak, basoak, Donejakue bidearen atalak, garai bateko trenbideak eta baita basamortuak ere... Zuk erabakitzen duzu pedalei norantz eragin.