Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Berriak

2020ko urr. 01ko prentsa-oharra

Nafarroako Gobernuak 665.000 euroko diru-laguntza emanen du elkarte, toki entitate eta partzuergoen turismo ekimenetarako

Laguntzek 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean COVID-19aren aurkako Plan Estrategikoaren eta Ekintza Planaren babesean garatutako proiektuak estaliko dituzte



Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak turismo-elkarteei, toki-erakundeei eta partzuergoei zuzendutako laguntza-lerro bat abiarazi du, turismo-garapeneko eta -marketineko proiektuak diruz laguntzeko, sektorea bultzatzeko eta COVID-19aren ondorioak arintzeko. Guztira, Foru Gobernuak 665.000 euro bideratuko ditu laguntza lerro horretara, 295.000 eurom turismo elkarteetara eta 370.000 euro turismo partzuergoetara zein tokiko erakundeetara.

Laguntzak urriaren 29ra bitarte eskatu ahal izango dira, eta horien bitartez elkarte eta erakunde horiek 2019ko azaroaren 1etik aurtengo urriaren 31ra bitarte ekimenetan, jardueretan eta proiektuetan egindako gastuen zati bat ordaintzea aurreikusten da.

Diru-laguntza izan dezaketen proiektuen artean, honako hauek aurkitzen dira: ekitaldiak; turismoa dinamizatzeko proposamenak; azoketara joatea; produktu turistikoak sustatzeko eta komunikatzeko, prestatzeko eta diseinatzeko ekintzak; enpresa elkartuentzat kudeaketa eta laguntza eta aholkularitza; eta, salbuespen gisa, “COVID-19aren aholkularitza eta laguntza espezifikoa”. Kontzeptu hori beharrezkotzat jotzen da betetzea lortzeko, enpresa-arloko ehun turistikoa indartze aldera, protokoloak ezarri eta krisia kudeatzeko ezagutza eta erremintak izan ditzan. Gainera, laguntza horiek lor ditzaketen jarduerak Turismoko Plan Estrategikoan ez ezik, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak COVID-19aren aurrean aktibatutako Ekintza Planean kokatu behar dira. Toki-erakundeei dagokienez, turismoa dinamizatzeko ekitaldiak eta proposamenak egiteagatik soilik jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak.

Laguntzak eskuratu nahi dituzten elkarte turistikoek Nafarroan eduki beharko dute helbidea eta Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta egon beharko dute aurtengo urtarrilaren 1ean. Besteak beste, aurkeztu ahal izango dute enpresa-elkarte turistikoek, tokiko erakundeek eta enpresa turistikoek osatutako elkarte turistikoek eta turismo-araudiak arautzen ez dituen sektoreetako kideak edo partikularrek osatutakoak dituzten elkarte turistikoek.

Laguntzen zenbatekoa ezberdina da ekimen-motaren arabera. Horrela, jasotako diru-laguntza diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %40 eta %75 artekoa izango da, kasuen arabera. Esate baterako, ekitaldien kasuan, gastuaren %45 eta %75 artekoa izango da, gehienez ere 20.000 euro. Azoketan, berriz, aurrekontuaren %70era bitarte estali ahal izango da, gehienez 5.000 eta 8.000 euro artean, kokapenaren arabera.

Erakunde eta elkarte interesatuek eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dituzte nahitaez, Nafarroako Gobernuaren web orrialdeko Zerbitzuen Katalogoan dagokion fitxan.